http://www.youtube.com/watch?v=7tNaIHBtgz8
2008-07-17
2008-06-19
Udako solstizioa

Udako solstiziotik aurrera, ekainaren 21etik hain zuzen, egunak laburragoak dira. Hemen ere, errituek suarekin zuten zerikusia eta, horien bidez, eguzkiari lagundu nahi zitzaion bere energia berritzen. Erritu horiek San Joan festetan mantentzen dira Hego Amerika eta Europa osoan. Perun, adibidez, ospakizun bat prestatzen da eta antzinako kitxuen moduan janzten dira partehartzaileak. Horietako batek errege inkaren papera betetzen du eta eguzkiari eskari bat egiten dio.
Euskal Herrian milaka urtetako tradizioak gordetzen dira San Joan egunarekin loturik: ihintzak bustitako belarraren gainean oinutsik ibiltzeko edo bainatzeko ohitura, urte osorako osasuna bermatzeko; elorri zuriaren eta lizarraren adarrekin ateak eta leihoak edertzeko ohitura, etxea tximisten aurka babesteko, edo herriko plazan San Joan arbola izenekoa jartzea, jabeak hori eskatzeko eskubiderik ez duena nahiz bere borondatearen aurka ostutakoa izan.
Informazio gehiago: http://www.hiru.com/tradizioak/tradizioak_0205.html

2008-05-27
Haur Hezkuntzarako interesgarria izan daitekeen lotura
Lotura honetan haur hezkuntzan euskal mitologia lantzeko interesgarriak izan daitezkeen irudiak eta informazioa aurkituko ditugu, irudiak haurrekin erabiltzeko, margotzeko oso politak dira eta euskal mitologia lantzeko metodologia planteatzen da, nahiz eta guk haur hezkuntzara egokitu beharko dugun, baina laguntza moduan balio dezake.
Sorginak, sor(tu)+ (eg)in

Euskaraz etimologikoki sor(tu) eta egiteko ahalmena duten emakumeak dira sorginak.
Sorginak Mariren leizeetan dauden haren ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.
Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.
Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio

Sugaar, Maju edo Sugoi
Lamiak

Lamiak edo amilamiak erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz orrazten. Hankak oiloenak bezalakoak izaten dituzte, eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte. Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute.
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai), Azalaingoa (Andoain), Urkulukoa (Gatzaga), Ligikoa... Gauez egiten dituzte eraikuntzok.
Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
Lamia arrak ere badira eta sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).

2008-05-20
Mari, gure jainkosa

Mari da gure mitologiako jainkosa nagusia. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Zeru-lurretako sortzaile, suzko emakumea, ekaitz eta eguratseko fenomenoen sortzaile. Dama elegantea eta ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian.
Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Maya, Ioana Gorri, Lezeko Andre, Aralarko Dama, Anbotoko Dama, Basoko Mari, Gaiztoa (Oñatin)...
Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Aizkorrin Mugarran, Aketegin, Oizen, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.
Badaki gaiztoak zigortzen eta zintzoak saritzen. Gezurra, lapurreta, harrokeria gaitzesten ditu; eta hitza bete, elkar onartu eta elkarri laguntzea eskatzen du. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie, eta zintzoei lurreko emaitzak ugaritzen, iturriko ur onak ematen. Mariturri dute izena halako iturri batzuek. Anbotoko damaren leizera joaten ziren urtero inguruko artzainak, arkumetxo edo antxume bana eskuetan haren laguntzaren eske; urtero opari bat eroateko ohitura zen. Kobazuloetara txanponak eta harriak botatzen ziren Mariren omenez. Gehien gustatzen zaion oparietako bat aharia da. Bere ohe buruan bat daukala esaten dute eta haren adarrak harilkai erabiltzen dituela.
Mariri beti hika egin behar zaio. Ezin da bere aurrean eseri, eta bere kobazulotik sartutako eran atera behar da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)